XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ixiltasun eralgarriak ill zituan bedatzaren gai alaitsu guztiak leku añube aren inguruan.

Endok, noizipeiñ baso alderutz begirataldi luzeak egiten zituan norpaiten zai balego bezela.

Aspertu bear izan zuan zai egotez ta chistu luze zorrotz batez deya igorri zion bear zuanari.

Andikan une labur batzuek iraganik, basobidean barrena zetorkiola emakume adiñatsu bat agertu zan ibilkera pizkorrean.

Aitaren seme orduko urreratu zitzayon Endori ta bildurti galdetu zion: -¿Luzaroan al zaude emen Endo?.

- Nai baño luzaroagoan - erantzun zion Endok.

- ¿Zertan ibilli zera echea lagata orrenbeste denporan?- itandu zion garrazkiro.

@- Zuk agindu zidazunez, larunbat gabeko batzarrerako belarrak eta sapuak biltzen baso aldean izan naiz.

@- Ez dakit astirik emango diguten, oraindaño bezela batzarra egiteko; Aizpeiti aldean etsai gaizto anitz sortu zaizkigu.

@-¿Zer bada, ez aldigute pakerik opaldu nai? ¿Ainbesteraño mindu ditu gure aker jaunaren almenak?.

- Garrazki mindu bear izan ditu, gure kaltean orrela jaiki arazteko, bana, Leizadiko anzeak (1) Genio de los abismos lagunduko aldigu nolapaitesan zuan Endok basatitsu.

- Ez degu denporik galdu bear; egin zazu lotarazteko mijurua ta nastuzazu eztiyakin; badakizu orretzaz gañera zer egin bear dezun, nere biotzeko gutiziak gutiperatu nai badituzu.

- Leitzadiko jaunari diotan zintasunak uts egin bearko dit, opalben orrek baño lenago; aker doneagatik zin diyotzut, Endo.

Egon zindezke kezkik gabe alde orretatik.

- Adizazu, Urrunda, esatera noakizutana, ni emendik aldentzea bear balitz ere nere borondateari dagokiona da ta.

Aker donearen izenean zuri damatzut daukadan eskubidea beraren izenean lege, arau ta ekanduak zabaltzeko; baita larunbat batzarretan nere ordezko izan zaitean batzarle guztien goipuru.